MISERIAREN HITZARMENA, GORKA SUAIAREN BIDEOKLIP BERRIA #TTIPariEZ

Duela hilabete batzuk Glaukoma taldeko Juantxo Arakamarekin kaleratutako Itota RMX single-ak izandako harreraren ondoren,’ Gorka Suaiak (Suaia eta Lahaine, Esne Beltza, Kodigo Norte) Piztu! Mixtapearen bigarren aurrerapena dakarkigu, bideoklip formatuan.
Miseriaren hitzarmenak TTIP hitzarmenaz diardu (Merkataritza eta Inbertsiorako Hitzarmen Transatlantikoa), Europar Batasuna eta Ameriketako Estatu Batuak sekretupean negoziatzen ari diren ituna, multinazionalen negozioak lehenesten dituena, langileen eskubideak, ingurugiroa, elikagaien segurtasuna, sistema publikoa eta estatuen burujabetzaren gainetik. Gorkak ezin du argiago esan, eraso honek “langileon gurutziltzaketa” izango da.
Kanta Star Boy riddimaren gainean grabatua izan da Laga estudioan eta nahasketa eta masterizazioaz Ibon Larruzea arduratu da bilboko Euridia estudioan.

 Bideoklipa Goizeder Sáez de la Fuentek (Diecinueve84) zuzendu eta grabatu du.
Miseriaren hitzarmena Gorka Suaiaren Piztu! Mixtape lan berrian agertuko da, eta nahasketa bere zuzeneko kide Kimo Soundz-ek burutuko du. Uda amaieran kaleratutzeko asmoa dute. Mixtape honetan hainbat kolaborazio aurkituko ditugu, kanta zaharrak, berriak zein erremixak eta bitxikeriaren bat bilduko ditu.
Informazio gehiago:
http://www.gorkasuaia.eus
http://www.ttipez.eus

GORKASUAIA.EUS DOMEINU BERRIA

índice

Gorka Suaiak .eus domeinuaren “#5000baietz” kanpaina berriarekin bat egin du. Hemendik aurrera gorkasuaia.eus helbidean aurkituko duzu Gorka Suaiaren webgunea.

Zuk ere zure webgunean .eus domeinua erabili nahi baduzu hurrengo helbidean aurkituko duzu informazio guztia:

http://www.domeinuak.eus/eu/

Zorionak .eus fundazioari 5.000 domeinuen langa gainditzeagatik!

OIHANLARIAK! AZAROAK 14 SANTUTXUN

Datorren larunbatean Oihanlariak! Santutxuko Karmelo plazan izango dira, arratsaldeko seietan. Kaleak berreskuratzeko garaia da, auzoak bizirik!

Hauxe da prestatu duten egun osoko egitaraua:

IMG_9014

Goizeko 10:00etan Santutxuko Karmelo plazan adostu dute hitzordua. Gosaltzeko. Horixe egingo dute beste ezer baino lehen, Karmelo plazan gosaldu.

11:00etan tailerrak egingo dituzte, besteak beste, hiri-ortuak, graffitiak eta altzairu biziklatuak sortu eta egiteko tailerrak. Umeek ere izango dute aukera tailerretan parte hartzeko, “haurrak ere partaide” izango baitira, antolatzaileen esanetan. Tailerrekin batera, rap emanaldiak ere izango dira.

12:30ean ekingo diote herri hezitzaileen esperientziak partekatzeari hitzaldi-asanblada baten bidez. Bertan parte hartuko dute, besteak beste, David Fernandezek, Jone Etxebarriak eta Uxoa Domblasek. Lehen biek oro har Kataluniako eta zehatzago Can Batlóko esperientzien berri emango dute. Uxoa Domblasek, berriz, Etxabakoitzeko Jazar proiektua azalduko du.

15:00etan herri bazkaria antolatu dute. Paella prestatuko dute bazkaltzeko. Nagusiak 5 euroren truk bazkaldu ahal izango dute eta umeek 3 euroren truk.

17:00etan Mikel Martinez aktoreak monologoa eskainiko du eta 17:30ean Gaztedik dantza saioa.

Bukatzeko, 18:00etatik aurrera, musika emanaldiak izango dira. Oihanlariak! eta Tea Party taldeak arduratuko dira giroa dantzagarri egiteaz.

 

MISERIAREN HITZARMENA GORKA SUAIAREN PIZTU! MIXTAPEAREN BIGARREN AURRERAPENA

Itota rmx-en ondoren, Glaukoma taldeko Juantxo Arakamarekin kaleratutako lehen singlea, ‘Miseriaren Hitzarmena’ Gorka Suaiaren Piztu! mixtapearen aurrerapen kanta berria da.

‘Miseriaren hitzarmena’-k TTIP hitzarmenaz diardu (Merkataritza eta Inbertsiorako Hitzarmen Transatlantikoa), Europar Batasuna eta Ameriketako Estatu Batuak sekretupean negoziatzen ari diren ituna, multinazionalen negozioak lehenesten dituena, langileen eskubideak, ingurugiroa, elikagaien segurtasuna, sistema publikoa eta estatuen burujabetzaren gainetik. Aste honetan bozkatuko da Europar Parlamentuan.

Kanta Star Boy riddimaren gainean grabatua izan da Laga estudioan eta nahasketa eta masterizazioaz Ibon Larruzea arduratu da bilboko Euridia estudioan.

Miseriaren hitzarmena Gorka Suaiaren Piztu! lan berrian agertuko da, mixtape formatuan argitaratuko dena, Oihanlariak! -ek (Kimo eta Suaia) nahastua. Mixtape honek kanta zaharrak eta berriak zein erremixak bilduko ditu eta udazkenean kaleratzea aurreikusten da, beti bezala Taupaka elkartearen eskutik.

Informazio gehiago:

www.ttipez.eus

ITOTA RMX, GORKA SUAIAREN HURRENGO LANAREN LEHEN SINGLEA

Gorka Suaiak etengabe jarraitzen du lanean. Orain dela 5 hilabete disko berria kaleratu zuen Endika Lahainekin batera (Suaia eta Lahaine, Herrima), maiatzean Kimo Soundzekin zuzenerako prestatu duten formatu berria (Oihanlariak!) arrakasta handiarekin estrenatu zuen, eta gaur, bere hurrengo lanaren lehen aurrerapena dakar, lyric bideo formatuan: Itota rmx Glaukoma taldeko Juantxo Arakamarekin batera.

Captura de pantalla 2015-06-12 a la(s) 15.49.42Euskal Herrian proiektatutako “azpiegitura kantzerigenoak” salatzen dituen kanta da hau, Taupaka elkarteak eta Komite Internazionalistak 2014an argitaratu zuten Pa’lante Venezuela-Euskal Herria bildumaren kantaren erremixa, oraingo honetan Dreadsquaden Sweet Thing riddimaren gainean.

Abestia Laga estudioan grabatu zuten eta nahasketa eta masterizazioaz Ibon Larruzea soinu injeniaria arduratu da Euridia estudioan. Bideoaz Kanttuenea Ekintzak-eko lagunak arduratu dira.

Itota rmx Gorka Suaiaren Piztu! lan berriaren baitan agertuko da, mixtape formatuan argitaratuko dena, Oihanlariak! -ek (Kimo eta Suaia) nahastua. Mixtape honek kanta zaharrak eta berriak zein erremixak bilduko ditu eta udazkenean kaleratzea aurreikusten da, beti bezala Taupaka elkartearen eskutik.

Taupakakideok  AHTren aurkako manifestazio nazionalean donostian eta Uztailak 13tik 19ra Sunbilan ospatuko den Frackingen aurkako nazioarteko akanpadan parte hartzera animatzen zaituztegu.

Soundclouden deskargai: