BIO

(eus)

Zeren bila zabiltza? Irrati formula ala seinale askea?  Erritmo alienatzaileak ala dantza subertsiboa? Pilula urdina ala gorria?

Hip-hopak musika eraldaketarako tresna izan behar dela erakutsi zion, eta ibilbide horretan egingo dugu topo Gorkarekin, hedonismo musikaletik urrun, ahots gabekoen mikroa helduz.

Ia hamar urtez Kodigo Norteren ikurra astindu ondoren, Euskal Herriko hip-hop talderik garrantzitsuenetako bat, 2012an bakarko bideari ekingo zion bere amets handiaren atzetik: maite duen euskara ikasi, eta maite duen hizkuntzan abestu.

Askapen Sound izena duen proiektu berri honekin Mundua Salgai disko autoekoiztua argitaratu zuen. Lan honek emandako bultzadaren ondorioz Venezuelako kanta bolibartarraren jaialdian jotzeko aukera izan zuen adibidez, edota Esne Beltzaren Gora Tourrean taldeko bigarren abeslari moduan batzekoa; EH, Galiza, Paisos Catalans, Estatu espainiarra, Suitza eta Alemaniako eszenatokiak ezagutuz.

2015ean banda utzi, eta bere laguna den Endika Lahainerekin batera sistemarekiko gorroto guztia hustu zuten Herrima EP diskoan. Hip hopa, soinu elektronikoa eta klase borroka dira Suaia eta Lahaineren diskoaren osagaiak, Grebalariak Aske! singleak ondo erakusten duen bezala.

Piztu! Mixtape Gorka Suaiak 2016an argitaratu zuen lana da, Kimo Soundz Djarekin batera. Azken urteetako ibilbidearen lapurpen ezinhobea da, hainbat estilo desberdin (dancehall, dub, jungle…) elkartuz, eta kanta argitaragabeak, berriak zein erremixak batuz, edukiaren izaera kontrainformatiboa biziki zainduz. Beti bezala, Taupakak argitaratua, Creative Commons lizentziapean.

2017an Arnasa maxiaren txanda da, Markes Iraizozekin, eta 2018an Legez Kanpo Dantzan EP diskoarena, sound system eszenara bideratutako lau kantu eta lau bertsioz osatuta. Aldi berean beste proiektu berri bat aurkeztu zuen Bizkaiko sei reggae musikarirekin batera: Suaia eta Ama Rebel.

2018. urtearen bukaeran argitaratu zuten euren lehenengo diskoa: Raggamuffin Kamarada. A-Lone Ark Muzik estudioan grabatua, Roberto Sanchezek berak produzitua eta nahastua, Ama Rebel bandaren (Potato, Lone Ark, Jahsta, The Cherry Boppers…) roots-reggae dotorea eta Suaiaren raggamuffin internazionalistaren arteko uztarketa da.

Egun, diskoaren aurkezpen biran murgilduta daude.


(cast)

¿Buscas música que te entretenga o que te libere? ¿Ritmos alienantes o baile subversivo? ¿Pastilla azul o roja?

Al Hip Hop se enganchó allá a finales de los noventa, por medio del breakdance primero y más tarde gracias al rap. Es una de sus enseñanzas la que le acompaña desde entonces en su camino: la música debe ser una herramienta para la transformación social.

Después de disparar flows durante casi una década junto a sus colegas de Kodigo Norte, uno de los grupos de Hip Hop más influyentes de Euskal Herria, en 2012 inicia su viaje más personal que le acercará a cumplir su sueño más inmediato: aprender Euskera y cantar en la lengua que ama.

Es cuando crea Askapen Sound (su alias a la producción) y publica Mundua Salgai, disco autoproducido que remezcla en clave dub en directo, y que le lleva a participar en el Festival de la Canción Bolivariana en Venezuela, y a integrarse en el Gora Tour de Esne Beltza como segunda voz, con los que recorre escenarios de EH, Galiza, Paisos Catalans, Estado español, Suiza, Alemania…

En 2015 vuelve a la carga junto a su amigo Endika Lahaine, fusionando hip hop y electrónica en el disco con más rabia del año, Herrima, del mencionado dúo Suaia eta Lahaine.

Piztu! Mixtape es el trabajo que publica en 2016, mezclado por el Dj KimoSoundz. Un buen resumen de su trayectoria, con un cuidado contenido contrainformativo sobre ritmos que van del reggae dub en homenaje a Iñigo Cabacas al dancehall de Erdi Bana, auténtico éxito del disco junto a Juantxo Arakama del grupo Glaukoma. Como siempre, publicado por Taupaka bajo licencia Creative Commons.

Más tarde llegará el turno de Arnasa, maxi junto a su colega Markes Iraizoz, y del EP Legez Kanpo Dantzan, formado por cuatro canciones y cuatro versiones con un sonido más propio de la escena sound system. A su vez presenta un nuevo proyecto junto a músicos de la escena reggae vizcaína: Suaia eta Ama Rebel.

Es a finales de 2018 cuando publican su primera referencia: Raggamuffin Kamarada. Disco producido, grabado y mezclado por Roberto Sánchez en A-Lone Ark Studios, fruto de la fusión del roots-reggae de Ama Rebel (Lone Ark, Jahsta, Potato, The Cherry Boppers…) y el raggamuffin internacionalista de Suaia.

Actualmente se encuentran inmersos en la gira de presentación del disco.