“YA VIENEN”, HORAZZ ETA SUAIAREN ESKUTIK, BIRA ZAPATISTARI ONGI ETORRIA EMATEKO

Bizitzaren aldeko Biraren Europako etorrera dela eta, Horazzek eta Suaiak Ya Vienen abestia konposatu dute ongietorria eman eta egonaldiari soinu banda jartzeko. Abesti honek, letraz gain modu kolektiboan sortutako bideoklipa ere badauka, zapatisten bizi-birari laguntzen eta hura antolatzen parte hartu duten jarraitzaile eta kolektiboek grabatutako irudietatik abiatuta.

Joan den ekainaren 18an, Ozeano Atlantikoa zeharkatuz 47 eguneko zeharkaldia egin ondoren, Vigora iritsi zen lehen ordezkaritza zapatista, eta orain, irailaren 14an, Ejército Zapatista de Liberación Nacionaleko (Askapen Nazionaleko Armada Zapatistako) ehun kide baino gehiago Vienara iritsi dira, Europako Biraren hasiera puntura hain zuzen ere. Mugimendu politiko, sozial eta iraultzaile gisa jarduten duen EZLNk, bizitzaren aldeko bira egingo du Europako 20 herrialde baino gehiagotan, esperientziak eta borrokak partekatzeko eta kontinentearen zati handi bateko herri-mugimenduekin sareak eratzeko helburuarekin.

Harrera musikatu bat emateko asmotan, Horazzek eta Suaiak hiphop-reggae klabean konposatu dute abesti hau. Mugimendu zapatistak ekartzen digun errebeldia hazia lorarazteaz eta kapitalismoaren biktima diren lurrak eta gizaki orok jasaten dituzten minak gure egiteaz hitz egiten digu abesti honek, “sistema honen irakaskuntzetatik desikastea” proposatzen digute.

Hiru hizkuntza nahasten dira abesti honetan: errumaniera, euskara eta gaztelania. Madrilen bizi den errumaniar jatorriko rap artista da Horazz, eta musika ekoizpenaz arduratu da, Raúl Garcíaa Guillén gitarraren laguntzarekin. Suaia, Suaia eta Ama Rebel reggae taldeko abeslaria, abestiaren ahotsak osatzen ditu.

Nahasketa eta masterizazioa Ibon Larruzea soinu ingeniariak egin du Bilboko Euridia estudioan. Azkenik, Biran parte hartu duten jarraitzaileek eta kolektiboek bideoklip kolektibo bat egiteko irudiak jarri dituzte, Europako bira zapatistari ongietorria emateko.

SUAIA ETA AMA REBEL TALDEAK “RAGGAMUFFIN KAMARADA – ERREMIXAK” LANA AURKEZTEN DU BINILO FORMATUAN

Bi urte pasa dira Suaia eta Ama Rebel taldeak “Raggamuffin Kamarada” lana aurkeztu zuenetik. Bi urte hauetan, sortzaile talde honek buru belarri ibili da lan honen aurkezpenean eta Hatortxu Rock bezalako eszenatokietara edota Txapel Reggae edo Legoreggae bezalako jaialdietara eraman ditu aurkezpenak, Euskal Herriko reggae talde erreferentziala bihurtuz.

Hau ospatzeko, Suaia eta Ama Rebel taldeak lan hau osatzen duten abestiei bizi berria eman nahi izan dio eta horretarako, erremixen biniloa aurkezten du, bere testuinguruan barnebiltzen diren ekoizle esanguratsuaz inguratuz.

Raggamuffin Kamarada – Erremixak lanerako, 6 erremixez eta 2 dub bertsioaz osatuta dagoena, Carlos Thunder, Thunder Clap sound system euskaldunaren ekoizle eta hautatzailea; Rlantz, Ziztada & Rlantz taldearen ekoizlea eta Aiaraldeko Soinu Sistemaren partaidea, Chalart58 ekoizle katalana, Radio Bemba edo Kinky Beat bezalako taldeen parte izan dena; Antxon Sagardui, Crudo Bilbaoren zigiluaren sortzailea; Kalen, Bartzelonan bizi den euskal ekoizlea eta Tejeren, taldearen gitarrista eta Cherry Boppers taldearen partaidea, laguntza jaso du taldeak.

Lan hau, Kalen bertsioaren drum&bassetik Tejeren stepper-punk-era ibiltzen dena, Ibon Larruzeak masterizatu du Bilbon kokatutako Euridia estudioan eta soilik binilo formatuan aurki dezakegu.

SUAIA ETA LAHAINE BUELTAN DIRA!

SUAIA ETA LAHAINE BUELTAN DIRA BANDA FORMATU BERRIAREKIN, HERRIMA, ETA BIDEOKLIP BERRIA: CHICAGO BOYS

Herrima, Suaia eta Lahaine bikotearen talde musikal berria dugu. Hip-Hop-aren formatu klasikotik haratago doan proiektua, non zuzenean jotako instrumentuen presentzia eta pisua nabaria den.

2014. urtean, Gorka Suaia (Gasteiz, 1982) eta Endika Lahainek (Barakaldo, 1982), Venezuelan ospatu zen Bolibartar Abestiaren Jaialdian parte hartu ostean, Suaia eta Lahaine taldea osatzea erabakitzen dute, Taupaka elkartearen laguntzarekin “Herrima” diskoa kaleratuz 2015eko urtarrilean. EP honetan hip-hop-a eta elektronika beraien klase kontzientziak azalarazten duen amorruarekin nahasten da.

Lan hau hainbat zuzenekotan defendatu ostean, indarrak beste proiektuetara bideratzen dituzte, 2019. urtean proiektua berreaktibatzea erabakitzen duten arte. Oraingo honetan partaide berriak gehitu dira bidaia honetara; Xixo (Cherry Boppers taldearen perkusionista), Pagaza (kitarra, trikitixa) eta Markel Andia (dj eta samplerrak Suaia eta Ama Rebel taldean). Formatu berri honi “HERRIMA” izena jarri diote; “herriaren errima”.

Lehenengo single-a “Chicago Boys” izena darama, Washingtonetik Latinoamerika osoan planifikatu diren estatu kolpeak salatu, eta aldi berean, herriek beraien etorkizuna erabakitzeko eta pakean bizitzeko eskubidea aldarrikatzen duen kumbia-reggae estiloko abestia.

Single berri honen ekoizpen musikalaz  Askapen Sound arduratu da eta bideoklip batekin plazaratuko dute. Etchecoy-k ekoiztutako ikus-entzunezko pieza honetan bi mundu elkartzen dira, landatarra eta hiritarra, elkartuko gaituen eraldaketarako mezuaren bila.

KASKAGORRI 30 URTE

Bilboko gazteen konpartsak 30 urte bete ditu aurten. Ehundaka gazte arkatz, pintzel, txanda, gogo eta indarrez idatzitako historia. “Gazte izanik, gorri, errebelde eta more ez izatea kontraesan ia biologiko bat delako, gero eta gehiago gara Asterixen irribarren bihurriaren kamiseta azpian biltzen garen gazteak”.

Suaia eta Ama Rebel taldeak ospatzeko kanta hau konposatu du, Ziztada, Odei Barroso eta The Subsistasen kolaborazioekin.

Ahotsak eta hitzak: Gorka Suaia, Ziztada, Odei Barroso eta The Subsistas
Produkzioa: Gorka Suaia eta Euridia
Grabaketa, nahasketa eta masterizazioa: Ibon Larruzea Euridian

Makrokanta! #47akHerrian

11/13 makroepaiketaren aurka eta konponbidearen alde egindako ekarpen musikala:

Ahotsak: Suaia, Aiora Renteria, Juantxo Arakama eta Maria Rivero.

Gitarra eta bajua: Eriz Perez Bateria: Ion Arenas

Sinteak: Suaia eta Kalen

Produkzioa: Suaia, Eriz Perez eta Maria Rivero.

Grabaketa: Sustraiak Records, Euridia eta Gua Estudioa.

Nahasketa: Egoitz Palacios Sustraiak Records-en

Masterizazioa: Ibon Larruzea Euridian

Letra: Izar Mendiguren, Juantxo Arakama eta Suaia.

Bideoa: Aitziber Onaindia.

Eskerrak: Alfredo Remirez, Stepi Selektah eta Josetxo Perez

SUAIAK “BIZI ETA IKASTEN” ABESTIA ARGITARATU DU KALEN PRODUKTOREAREKIN BATERA

Suaiak, Gasteizko reggae sortzaileak, Ama Rebel bandarekin batera “Raggamuffin Kamarada” lana aurkeztu zuenetik, bere lehenengo singlearekin dator bideoklip baten laguntzaz: “BIZI ETA IKASTEN”.

2018.urte bukaeran aurkeztu zuen Suaia eta Ama Rebel taldeak “Raggamuffin Kamarada” lana eta ordutik, Suaiak bere lehenengo singlea aurkeztu berri du gaur: “Bizi eta ikasten” bideoklip baten laguntzaz aurkezten duena eta sortzaileak esan duenez, ez da urte honetako bakarra izango, beste batzuk martxan daude.

Gaurkoan, sortzaileak bere bakarkako lana ez duela alboratu argi utzi digu. “Bizi eta ikasten” abestiak, historia aldatu duten egoera ezberdinen inguruan hitz egiten du, nola pertsonek ere haien historia aldatu dezaketen, bakoitzaren helmugaren jabea izatearen ideia. Irrikatzen dugun askatasun portura heltzeko behar den itxaropena eta borroka.

Abestia, Bartzelonan bizi den Gasteizko produktoreak, Kalen, sortu du. Suaia ez da Kalenekin egiten duen lehenengo elkarlana, Markes iraizoz-ekin batera ateratako “Arnasa” maxiaren “Gurean tinko” abestia ere produzitu zuen.

Bideoa Bilboko Zirika gunean eta Billano Lurmuturrean grabatu da eta Tiro Pun ekoizpenak egin du. Abestiaren grabazioa Laga estudioan izan da eta nahasketaz eta masterizazioaz Ibon Larruzea arduratu da Euridia estudioan.

Raggamuffin Kamarada LP/CD formatuan eskura ezazu!

Hauek dira Raggamuffin Kamarada CD/LP formatuan (5/10 euro) eskuratzeko aukerak:

  • Idatzi suaiaetaamarebel@gmail.com helbidera eta etxean jasoko duzu (+bidalketa gastuak)
  • Gure kontzertuetan
  • Durangoko azokan, Taupaka elkarteko standean
  • Bilboko Herri Dendan, abenduaren 17tik urtarrilaren 5era. Zirika herri gunea
  • DDT Banaketak, Bilbo
  • Power Records, Bilbo
  • Katakrak, Iruñea
  • Hala Bedi Taberna, Gasteiz
  • Discolaser, Gasteiz

Laster salmenta puntu gehiago!

SUAIA ETA AMA REBEL TALDEAK BERE LEHENENGO LANA AURKEZTEN DU “RAGGAMUFFIN KAMARADA”


Lan berri honetan, taldeak reggaeren sustraietara bideratu da, Gorka Suaiak konposatutako kantak grabaketa batean islatuz. Suaia eta Ama Rebel taldea ez da soilik reggae-ra mugatzen, hainbat estilo jorratzen baititu: dancehall, roots, rub-a-dub,… Taldeak sortzen dituen estilo ezberdinen bitartez, jendartean baztertze prozesuan dauden pertsonen alde eskeini nahi dituzte mezuak, reggaeren sustrai aldarrikatzaileak mantenduz eta ikur errebelde eta euskalduna astinduz.

Horretarako, A-Lone Ark Muzik Studioko Roberto Sanchez ekoizlearen ezinbesteko parte hartzea izan du, reggae klasikoaren antzera, ederto uztartuz Gorka Suaiaren mezu zuzenak eta aldarrikapen politiko konprometituak, A-Lone Arken ekoizpenetan, ohiko den roots estilo dotore eta melodikoarekin.

Grabazioan hainbat kolaborazio izan ditu taldeak, hala nola, Nadia Paz eta Monika Boneco, saxoan Saioa Jorrín eta Roberto Sanchez bera perkusio eta teklatu batzuetan. Lan hau sei kanta borobil eta atsegin eta lau dub bertsioaz osatuta dago.

Sound Systemetan propioa den dantza hipnotikorako dubak, A-Lone Arken ukitu eta soinu bereziarekin entzun daiteke. Lurretik urruntzeko, nork bere unibertsoan bidaiatzeko erritmoak. Eta musika itzela bada, Ribo diseinatzailearen lana ez da gutxiagorako. Horregatik, diseinua bere ederrean erakusteko, diskoa binilo formatuan ere aterako du.

RAGGAMUFFIN KAMARADA”, SUAIA ETA AMA REBEL TALDEAREN SINGLE BERRIA

Suaia eta Ama rebel taldeak azaroaren 27an kaleratuko du bere lehenengo lana. Gaur, diskoari izena ematen dion kanta eta bideoklipa aurkezten du taldeak: “Raggamuffin Kamarada”.

2017.urtean zehar, Suaia eta Ama Rebel taldea hurrengo azaroaren 27an argitaratuko duen lehenengo sorkuntzan ibili da lanean eta grabaketa A-Lone Ark estudioan Roberto Sanchezen gidaritzapean burutu du. Sustraidun reggae disko berri hau sei abesti eta lau dub bertsioaz osatuta dago.

Gaur, lanari izena ematen dion abestia eta bideoklipa aurkezten du taldeak: “Raggamuffin Kamarada”. Abesti eta bideoklip honetan, Raggamuffin Kamarada dugu protagonista moduan, Ama Rebel mugimenduaren liderra dena, uztailaren 26ko eta askatasun nazionalaren aldeko gerrilla latinoamerikarren eragina duena. Kantan zehar, lurra eta askatasunaren defentsa egiten dute “hauxe da zure iraultza, ametsak gurekin dantzan, argi dugu norantza, dena aldatuko duen ekaitza”.

Bideoklipa, lyric bideo moduan aurkeztu du taldeak, eta reggae-ren munduan ezagutu diren sortzaile eta ikurrak nabarmentzen dira. Bideoa Etchetcoy Anaiakek sortu du.
Zabaldu!

Suaiak `Piztu Bilbo Itzali MTV´ kanpainaren aldeko kantuan parte hartu du

Suaia eta Ama Rebel taldeko kide batzuk Piztu Bilbo Itzali MTV abestian hartu dute parte. Suaia ahotsetan, Teje kitarran eta Markel Etchecoy bideoklipan. Globalizazio kapitalista eta sexismoaren ikur den MTVren kultur eredua salatu nahi izan dute, baita erakusleiho-hiri bihurtu den Bilbo hau ere.

Mikroan kolaboratzaileen zerrenda luzea da: Ziztada, Aiala, Zoroen Kluba, Salda Dago, Gatom, Komando Braga, Raperu eta Akerjenbe. Abestia Carlos Thunder Clapek produzitu du eta Ibon Larruzea masterizazioaz arduratu da Euridia estudioan

Itzali MTV eta atera kalera!!