BIRJAIO SINGLE BERRIA KALEAN DA!!

Suaia abeslari eta produktore euskaldunak Birjaio single berria estreinatu du, reggae eta cumbia estiloan. Ibon Larruzeak Bilboko Euridia estudioan grabatu, nahastu eta masterizatu duen kantuak birsortzera gonbidatzen gaitu, esentziarekin konektatzeko bidaia eginez. Askapen Soundek, Gorka Suaiaren ezizena, lyric bideoa sortu du eta ekoizpen musikalaz ere arduratu da. Abestia plataforma guztietan entzun daiteke eta Bandcampen deskargatu.
Birjaioren estreinaldiaz gain, artistak 2025eko irailean Kuban egingo duen biraren berri eman du. Bidaia honetan Xixo Yantani (The Cherry Boppers, The Pushermen) perkusioan eta Kimosoundz DJa izango ditu lagun, zuzeneko alai eta soinu mestizajez beterik bermatuz.
