SUAIAK “BIZI ETA IKASTEN” ABESTIA ARGITARATU DU KALEN PRODUKTOREAREKIN BATERA

Suaiak, Gasteizko reggae sortzaileak, Ama Rebel bandarekin batera “Raggamuffin Kamarada” lana aurkeztu zuenetik, bere lehenengo singlearekin dator bideoklip baten laguntzaz: “BIZI ETA IKASTEN”.

2018.urte bukaeran aurkeztu zuen Suaia eta Ama Rebel taldeak “Raggamuffin Kamarada” lana eta ordutik, Suaiak bere lehenengo singlea aurkeztu berri du gaur: “Bizi eta ikasten” bideoklip baten laguntzaz aurkezten duena eta sortzaileak esan duenez, ez da urte honetako bakarra izango, beste batzuk martxan daude.

Gaurkoan, sortzaileak bere bakarkako lana ez duela alboratu argi utzi digu. “Bizi eta ikasten” abestiak, historia aldatu duten egoera ezberdinen inguruan hitz egiten du, nola pertsonek ere haien historia aldatu dezaketen, bakoitzaren helmugaren jabea izatearen ideia. Irrikatzen dugun askatasun portura heltzeko behar den itxaropena eta borroka.

Abestia, Bartzelonan bizi den Gasteizko produktoreak, Kalen, sortu du. Suaia ez da Kalenekin egiten duen lehenengo elkarlana, Markes iraizoz-ekin batera ateratako “Arnasa” maxiaren “Gurean tinko” abestia ere produzitu zuen.

Bideoa Bilboko Zirika gunean eta Billano Lurmuturrean grabatu da eta Tiro Pun ekoizpenak egin du. Abestiaren grabazioa Laga estudioan izan da eta nahasketaz eta masterizazioaz Ibon Larruzea arduratu da Euridia estudioan.