Datorren larunbatean Oihanlariak! Santutxuko Karmelo plazan izango dira, arratsaldeko seietan. Kaleak berreskuratzeko garaia da, auzoak bizirik!
Hauxe da prestatu duten egun osoko egitaraua:
Goizeko 10:00etan Santutxuko Karmelo plazan adostu dute hitzordua. Gosaltzeko. Horixe egingo dute beste ezer baino lehen, Karmelo plazan gosaldu.
11:00etan tailerrak egingo dituzte, besteak beste, hiri-ortuak, graffitiak eta altzairu biziklatuak sortu eta egiteko tailerrak. Umeek ere izango dute aukera tailerretan parte hartzeko, “haurrak ere partaide” izango baitira, antolatzaileen esanetan. Tailerrekin batera, rap emanaldiak ere izango dira.
12:30ean ekingo diote herri hezitzaileen esperientziak partekatzeari hitzaldi-asanblada baten bidez. Bertan parte hartuko dute, besteak beste, David Fernandezek, Jone Etxebarriak eta Uxoa Domblasek. Lehen biek oro har Kataluniako eta zehatzago Can Batlóko esperientzien berri emango dute. Uxoa Domblasek, berriz, Etxabakoitzeko Jazar proiektua azalduko du.
15:00etan herri bazkaria antolatu dute. Paella prestatuko dute bazkaltzeko. Nagusiak 5 euroren truk bazkaldu ahal izango dute eta umeek 3 euroren truk.
17:00etan Mikel Martinez aktoreak monologoa eskainiko du eta 17:30ean Gaztedik dantza saioa.
Bukatzeko, 18:00etatik aurrera, musika emanaldiak izango dira. Oihanlariak! eta Tea Party taldeak arduratuko dira giroa dantzagarri egiteaz.