Itota rmx-en ondoren, Glaukoma taldeko Juantxo Arakamarekin kaleratutako lehen singlea, ‘Miseriaren Hitzarmena’ Gorka Suaiaren Piztu! mixtapearen aurrerapen kanta berria da.
‘Miseriaren hitzarmena’-k TTIP hitzarmenaz diardu (Merkataritza eta Inbertsiorako Hitzarmen Transatlantikoa), Europar Batasuna eta Ameriketako Estatu Batuak sekretupean negoziatzen ari diren ituna, multinazionalen negozioak lehenesten dituena, langileen eskubideak, ingurugiroa, elikagaien segurtasuna, sistema publikoa eta estatuen burujabetzaren gainetik. Aste honetan bozkatuko da Europar Parlamentuan.
Kanta Star Boy riddimaren gainean grabatua izan da Laga estudioan eta nahasketa eta masterizazioaz Ibon Larruzea arduratu da bilboko Euridia estudioan.
Miseriaren hitzarmena Gorka Suaiaren Piztu! lan berrian agertuko da, mixtape formatuan argitaratuko dena, Oihanlariak! -ek (Kimo eta Suaia) nahastua. Mixtape honek kanta zaharrak eta berriak zein erremixak bilduko ditu eta udazkenean kaleratzea aurreikusten da, beti bezala Taupaka elkartearen eskutik.
Informazio gehiago: