Duela hilabete batzuk Glaukoma taldeko Juantxo Arakamarekin kaleratutako Itota RMX single-ak izandako harreraren ondoren,’ Gorka Suaiak (Suaia eta Lahaine, Esne Beltza, Kodigo Norte) Piztu! Mixtapearen bigarren aurrerapena dakarkigu, bideoklip formatuan.
Miseriaren hitzarmenak TTIP hitzarmenaz diardu (Merkataritza eta Inbertsiorako Hitzarmen Transatlantikoa), Europar Batasuna eta Ameriketako Estatu Batuak sekretupean negoziatzen ari diren ituna, multinazionalen negozioak lehenesten dituena, langileen eskubideak, ingurugiroa, elikagaien segurtasuna, sistema publikoa eta estatuen burujabetzaren gainetik. Gorkak ezin du argiago esan, eraso honek “langileon gurutziltzaketa” izango da.
Kanta Star Boy riddimaren gainean grabatua izan da Laga estudioan eta nahasketa eta masterizazioaz Ibon Larruzea arduratu da bilboko Euridia estudioan.
Bideoklipa Goizeder Sáez de la Fuentek (Diecinueve84) zuzendu eta grabatu du.
Miseriaren hitzarmena Gorka Suaiaren Piztu! Mixtape lan berrian agertuko da, eta nahasketa bere zuzeneko kide Kimo Soundz-ek burutuko du. Uda amaieran kaleratutzeko asmoa dute. Mixtape honetan hainbat kolaborazio aurkituko ditugu, kanta zaharrak, berriak zein erremixak eta bitxikeriaren bat bilduko ditu.
Informazio gehiago:
http://www.gorkasuaia.eus
http://www.ttipez.eus