ITOTA RMX, GORKA SUAIAREN HURRENGO LANAREN LEHEN SINGLEA

Gorka Suaiak etengabe jarraitzen du lanean. Orain dela 5 hilabete disko berria kaleratu zuen Endika Lahainekin batera (Suaia eta Lahaine, Herrima), maiatzean Kimo Soundzekin zuzenerako prestatu duten formatu berria (Oihanlariak!) arrakasta handiarekin estrenatu zuen, eta gaur, bere hurrengo lanaren lehen aurrerapena dakar, lyric bideo formatuan: Itota rmx Glaukoma taldeko Juantxo Arakamarekin batera.

Captura de pantalla 2015-06-12 a la(s) 15.49.42Euskal Herrian proiektatutako “azpiegitura kantzerigenoak” salatzen dituen kanta da hau, Taupaka elkarteak eta Komite Internazionalistak 2014an argitaratu zuten Pa’lante Venezuela-Euskal Herria bildumaren kantaren erremixa, oraingo honetan Dreadsquaden Sweet Thing riddimaren gainean.

Abestia Laga estudioan grabatu zuten eta nahasketa eta masterizazioaz Ibon Larruzea soinu injeniaria arduratu da Euridia estudioan. Bideoaz Kanttuenea Ekintzak-eko lagunak arduratu dira.

Itota rmx Gorka Suaiaren Piztu! lan berriaren baitan agertuko da, mixtape formatuan argitaratuko dena, Oihanlariak! -ek (Kimo eta Suaia) nahastua. Mixtape honek kanta zaharrak eta berriak zein erremixak bilduko ditu eta udazkenean kaleratzea aurreikusten da, beti bezala Taupaka elkartearen eskutik.

Taupakakideok  AHTren aurkako manifestazio nazionalean donostian eta Uztailak 13tik 19ra Sunbilan ospatuko den Frackingen aurkako nazioarteko akanpadan parte hartzera animatzen zaituztegu.

Soundclouden deskargai: