KIMO SOUNDZ ETA GORKA SUAIAK PROIEKTU BERRIA AURKEZTEN DUTE: OIHANLARIAK!

IMG-20150521-WA0001

Uda honetako Euskal Herriko gauak aztoratzera etorritako kide berri bat aurkeztu nahi dizuegu: Oihanlariak! Hauxe da Kimo Soundz eta Gorka Suaiaren indar metaketaren emaitza, reggae, dancehall, raggastep eta jungle estiloez beteriko saioa, non Gorka Suaiak (Suaia eta Lahaine, Esne Beltza, Askapen Sound, Kodigo Norte) Kimoren aukeraketa dantzagarriena mikroan animatuko duen. Kontuz bi hauekin, ezingo duzue gerri eta ipurdiak geldi mantendu!

Hau ez da elkarrekin aritu diren proiektu bakarra; azken hilabetetan Suaia eta Lahaineren Herrima disko berriaren aurkezpen biran murgilduta egon dira, Endika Lahainerekin batera.

Hitzordua Azpeitiako Orkatz elkartean da, maiatzak 23, 23:00etatik aurrera BAD Sound Systemeko Stepi eta Kenitrarekin batera, LIBRE kontzertuak dinamikaren baitan.

Porlanezko oihanetik zuzenean, Oihanlariak!, rebel musik jaiaren zerbitzuan!