SUAIA ETA LAHAINEREN AKUSTIKO BERRIAREN BIDEOA LA TUERKA SAIOAN

Suaia eta Lahaineren akustiko berriaren bideoaz goza ezazu, La Tuerka Sound saiorako bereziki grabatuta.

Akustikoa Euridia estudioan grabatu da Ibon Larruzea soinu injeniariaren eskutik. Irudiaz Kanttuenea Ekintzak arduratu da.

Musikari dagokionez, Suaia eta Lahainek Herrima diskoko abesti honen bertsio akustikorako David Nanclares (gitarra), Lamá (baxua) eta Txeroki (perkusioa) gonbidatu dituzte.