Siroka taldearen “Bihotzetatik zintzilik” kantaren bertsio akustiko berrian parte hartu du Gorka Suaiak

Captura de pantalla 2015-01-04 a las 18.31.00

Siroka taldeak Euskal preso politikoen senide eta lagunentzako errekonozimendu eta opari gisa aurkeztu du kanta, bisitetatik bueltan etorri-berri diren guztientzako. Kanta egun berezian aurkeztu dute hurrengo asteburuan seniderik egongo ez delako espetxeetara bidean NowBilbora mobilizazioan parte hartuko dutelako.

Bost urte igaro dira Siroka taldeak Bihotzetatik zintzilik kanta aurkeztu zuenetik. 1825 egun, 43800 ordu. Tamalez, kantaren mezua ez da iraganeko kontu bat; bost urte hauetan mugimendu politiko batzuk oso sakonak izan diren bitartean, preso, senide eta lagunen giza eskubideak astebururo, uneoro, urratuak dira.

Horregatik, oraindik dirauen estatuaren biolentzia salatu eta sufritzen dutenei opari eta errekonozimendu gisa, Siroka taldeak, Etxerat elkartearekin batera, Bihotzetatik zintzilik abestiaren bertsio akustikoa aurkezten digute gaur.

Siroka taldeko Maria Riverok adierazi duenez, “oraingo honetan kantaren bertsio akustikoa egin dugu -pianoa edota biolinak eta biolontxeloarekin-. Baina ez hori bakarrik, gurekin batera, kolaboratzaile ugarik hartu dute parte”. Bihotzetatik zintzilik abestiaren bertsio akustikoan, besteak beste, Petti, Zaloa Urain, Antton, Gorka Suaia, Igor Arzuaga… hartu dute parte. Abestia, Kaki Arkarazoren produkzio eta gidaritzapean egin dute baita Garaten, Andoaingo bere estudioan grabatu ere. Kantarekin batera, bideoklip bat argitaratuko dute gaur, estudioan bertan grabatutakoarekin bideoa prestatu baitute Goizeder Saez de la Fuenterekin.

Ondoren duzue bideoa ikusgai eta HEMEN kantua deskargagai.

Datu teknikoak:

Biolontxeloa: Andres Monsalve Biolina: Amaia Pavon (Ain1) eta Aritz Madariaga; Pianoa eta moldaketak: Igor Arzuaga; Ahotsak: Zaloa (Kokein), Petti, Antton, Gorka Suaia; Musika: Siroka; Hitzak: Beñat Zarrabeitia, Siroka, Gorka Suaia; Produkzioa eta grabaketa: Kaki Arkarazo; Bideoklipa: Goizeder Saez de Lafuente; Argazkiak: Eider Iturriaga.