Suaia eta Lahainek beraien proiektu berria aurkeztu dute: Herrima

 

Herrima_Prentsaurrekoa_Fotor2

SUAIA ETA LAHAINEk, langileen borrokaren leku esanguratsua izan den Deustuko zubiaren parean beraien diska berriaren aurkezpena egitea erabaki dute. Ontziolen garaian, zubi hau hainbat mobilizazio eta borroken agertokia izan zen, eta eraldaketarako beharraren kutsu hau, gaur aurkezten duten “HERRIMA” (Taupaka) diskaren mezuaren oinarria duzue.

BesteHerrima_azala copia proiektuetan burubelarri aritu ostean, Gorka Suaia (Askapen Sound Sistema, Esne Beltza, Kodigo Norte) eta Endika Lahainek (121krew, Bunpada Sound) beraien ideiak, gurak, beldurrak, eta indarrak batu diztuzte amankomunean eraiki duten proiektu honetan.

Baituta bizi den herrian, langileen duintasuna mespretxatzen den egunotan, neoliberalismoak nahi duen erara jokatzen duen gizartean, kulturak orokorrean, eta abeslariek eta idazleek are gehiago, eraldaketarekiko konpromisoa agertu behar dute.

TAUPAKA (copyleft) elkartearen bitartez argituratutako sei abestiz osatutako diska hau rap eta reggae musikaz kutxatuta dago, baina bada beste estiloetarako lekua: drum’n’bass, kitarra rockeroak eta beste hainbat keinu. Musika ekoizpenaren pisu gehiena Askapen Sound Sistemak eraman du, baina badira ere Hawa (“Justizia poetikoa”) eta David Nanclaresen (“Riots”) programazioak eta Iñigo Gamiz (“Bizimoduak”, “Adoktrinatuak”) eta David Nanclaresen (“Grebalariak aske!”) gitarrak. Nahasketa eta masterizazioa Ibon Larruzeak burutu du Euridia estudioan.

Gaurtik aurrera aurrera, Taupaka elkartearen atarian dohainik deskargatzeko aukera izango duzue. Hamaika herri, hamaika borroka, hamaika soinu…

SUAIA ETA LAHAINE “HERRIMA” 2015. DESKARGATU HEMEN!

AURKEZPEN KONTZERTUA: Urtarrilaren 17an, San Bizenteko jaiak (Barakaldo)