Gorka Suaia Guda Dantza taldearen disko berrian

guda dantza slide

“Lainoak eta Oskarbiak” diskoa kaleratu berri dute, Karena Crowfunding plataformaren bitartez egindako kanpainian, grabatzeko eta kopiak egiteko behar zuten dirua baino gehiago lortu ondoren.

“Lainoak eta Oskarbiak” Guda Dantza talde gaztearen lehen diskoa da. Disko honek, taldearen esanetan, egunerokotasunaren lainoak eta oskarbiak isladatzen ditu erritmo dantzagarri eta doinu sarkorrez lagunduta. Lan kontzeptual bat ez den arren, kantuek taldea bereizten duen kutsu baiezkorra dute ezaugarri nagusitzat. ”Lainoak eta Oskarbiak” oso disko anitza da, influentzia askotarikoa (rock, ska country, erritmo latinoak, reggae…). Arazoak alde batean utzi eta guztiz deskonektatzeko diska egokia da.

HEMEN DESKARGATU dezakezue diskoa eta laster Spotify eta denda digitaletan erosteko aukera ere izango duzue.

Bateriak Jabi Palaciosen Konjuntibitis Estudioan grabatu zituzten eta gainontzekoa Kike Moraren gidaritzapean grabatu dute Begoñako K.M.T. Estudioan.

Lagunez eta miresten dituzten musikari ezberdinetaz inguratu dira lehen disko honetarako eta kolaboratzera gonbidatu dituzte Vendetta taldeko Pello Reparaz, Esne Beltzako Gorka Suaia, Striknina taldeko Gago, Raul Dingos & Flamingos edota Pottoki eta Txeroki perkusiojoleak ere.

Guda Dantza Ska!!!