Julen, Maku, Zior eta Zelaietari urtebeteko zigorra ezarri nahi diete iritzi artikulu bat idazteagatik. Hori dela eta hurrengo ostegunean, Norte Apache, Gorka Suaia eta 121 Krew taldeek bat egingo dute 121Apache bezala aurkeztuko dira inputatuei babesa ematera kontzertu berezi batean.
Hitzordu berezia daukagu danok ostegun honetan, urriak 16, 21etatik aurrera Bilbiko Larrabetzu tabernan. Aukera berezi honetarako, beste batzuetan gertatu den moduan, Norte Apache, Gorka Suaia eta 121 krew rap taldeek beraien indarrak batuko dituzte, Julen, Maku, Zior eta Zelaietari babesa eskeintzeko. Lau gazte hauei urte bateko espetxe zigorra ezarri diete iritzi artikulo bat egitegaitik. Eragile eta herritar asko izan dira kriminalizazio prozesu honen aurka agertu direnak. Sormenaren mundutik ere gure aportazioa egin nahi dugu kontzertu honen bitartez, eta Dj Kanakyren base sendoen gainean, Rayco, Lahaine, Maisha, Gorka Suaia eta Lamá abeslariak arituko dira.
GAZTERIA AURRERA! OROIMENA EZ DA DELITUA! IRITZIA LIBRE!