KIMO SOUNDZ ETA GORKA SUAIAK PROIEKTU BERRIA AURKEZTEN DUTE: OIHANLARIAK!

IMG-20150521-WA0001

Uda honetako Euskal Herriko gauak aztoratzera etorritako kide berri bat aurkeztu nahi dizuegu: Oihanlariak! Hauxe da Kimo Soundz eta Gorka Suaiaren indar metaketaren emaitza, reggae, dancehall, raggastep eta jungle estiloez beteriko saioa, non Gorka Suaiak (Suaia eta Lahaine, Esne Beltza, Askapen Sound, Kodigo Norte) Kimoren aukeraketa dantzagarriena mikroan animatuko duen. Kontuz bi hauekin, ezingo duzue gerri eta ipurdiak geldi mantendu!

Hau ez da elkarrekin aritu diren proiektu bakarra; azken hilabetetan Suaia eta Lahaineren Herrima disko berriaren aurkezpen biran murgilduta egon dira, Endika Lahainerekin batera.

Hitzordua Azpeitiako Orkatz elkartean da, maiatzak 23, 23:00etatik aurrera BAD Sound Systemeko Stepi eta Kenitrarekin batera, LIBRE kontzertuak dinamikaren baitan.

Porlanezko oihanetik zuzenean, Oihanlariak!, rebel musik jaiaren zerbitzuan!

SUAIA ETA LAHAINEREN AKUSTIKO BERRIAREN BIDEOA LA TUERKA SAIOAN

Suaia eta Lahaineren akustiko berriaren bideoaz goza ezazu, La Tuerka Sound saiorako bereziki grabatuta.

Akustikoa Euridia estudioan grabatu da Ibon Larruzea soinu injeniariaren eskutik. Irudiaz Kanttuenea Ekintzak arduratu da.

Musikari dagokionez, Suaia eta Lahainek Herrima diskoko abesti honen bertsio akustikorako David Nanclares (gitarra), Lamá (baxua) eta Txeroki (perkusioa) gonbidatu dituzte.

 

 

 

LASTER GORKA SUAIAREN HURRENGO LANAREN LEHENENGO SINGLEAREN BIDEOKLIPA

IMG_20150423_133244

Egun hauetan Gorka Suaia bere hurrengo lanaren lehenengo singlearen bideoklipa prestatzen ari da.

TTIP hitzarmenaren aurka idatzitako kanta bat da aukeratutakoa. Grabaketaz Goizeder Saez de la Fuente (diecinueve84) arduratu da.

Gorka Suaiaren lan berria mixtape formatuan argitaratuko da eta kanta berriak, erremixak zein orain arte argitaratu ez diren kanta zahar batzuk bilduko ditu.

Argazkia gaur Larrabetzuko Zelekoetxe baserrian aterata.

SUAIA ETA LAHAINEK “ULERTARAZI” KANTAREN BERTSIO AKUSTIKOAREN BIDEOA AURKEZTEN DUTE

Hiru hilabete pasa dira Herrima diskoa kaleratu zutenetik, orain aurkezpen biran murgilduta daudelarik, bideo hau aurkezteko atsedena hartu du bikoteak.

Zuzenean grabatutako bertsio akustiko hau bi pertsonari esker posible izan da: Gaizka Peñafiel, grabazioaz eta edizioaz arduratu dena, eta Gorka Suaiaren anaia, Iñigo, bere gitarrarekin bertsio honi kutsu berri bat eskeiniz. Bideoa Lezamako baserri abandonatu batean grabatua izan da.

Aukeratu duten kanta, “Ulertarazi”, Gorka Suaiaren Askapen Sound Sistema proiektuaren Mundua Salgai izeneko diskoan argitaratu zen. Kanta honetan, Suaia eta Lahainek, harreman pertsonaletan ematen den ukazioaz eta tratu txarraz mintzo dira, Euskal herriak estatu frantses eta espainolarengandik jasotzen duena.

Gogora ezazu Herrima eta Mundua Salgai Taupaka elkarteko webgunean doan deskarga ditzakezula.

http://www.taupaka.com

Suaia eta Lahaineren Barakaldoko San Bizente auzoan emandako kontzertuaren irudiekin bideoklip berria

Captura-de-pantalla-2015-02-26-a-las-1.29.11-590x200

Urtarrilaren 17an Barakaldoko San Bizente auzoko jaietan emandako kontzertuaren irudiekin, Suaia eta Lahaine bikoteak “Adoktrinatuak” kantuaren bideoklipa kaleratu du, “Herrima” diskoko bigarren bideo lana.

“Kanttuenea Ekintzak” egitasmoko kideak arduratu dira irudien grabaketa eta bideokliparen muntaiaz.

Hemen duzue “Adoktrinatuak” kantaren zuzeneko bideoklipa! Goza ezazue!!!

 

Herrimaren aurkezpen bira martxan da!

Hauek dira hurrengo datak:

Martxoak 6 – Azkain. Kilika Gaztetxea (Korrika kulturala)

Martxoak 14 – Deustuko jaiak. Bilbo (Txosnagunea)

Martxoak 21 – Galdakao. Ortuondo gaztetxea

Apirilak 10 – Zumaia

Apirilak 18 – Sopela

KARTELA