RAGGAMUFFIN KAMARADA”, SUAIA ETA AMA REBEL TALDEAREN SINGLE BERRIA

Suaia eta Ama rebel taldeak azaroaren 27an kaleratuko du bere lehenengo lana. Gaur, diskoari izena ematen dion kanta eta bideoklipa aurkezten du taldeak: “Raggamuffin Kamarada”.

2017.urtean zehar, Suaia eta Ama Rebel taldea hurrengo azaroaren 27an argitaratuko duen lehenengo sorkuntzan ibili da lanean eta grabaketa A-Lone Ark estudioan Roberto Sanchezen gidaritzapean burutu du. Sustraidun reggae disko berri hau sei abesti eta lau dub bertsioaz osatuta dago.

Gaur, lanari izena ematen dion abestia eta bideoklipa aurkezten du taldeak: “Raggamuffin Kamarada”. Abesti eta bideoklip honetan, Raggamuffin Kamarada dugu protagonista moduan, Ama Rebel mugimenduaren liderra dena, uztailaren 26ko eta askatasun nazionalaren aldeko gerrilla latinoamerikarren eragina duena. Kantan zehar, lurra eta askatasunaren defentsa egiten dute “hauxe da zure iraultza, ametsak gurekin dantzan, argi dugu norantza, dena aldatuko duen ekaitza”.

Bideoklipa, lyric bideo moduan aurkeztu du taldeak, eta reggae-ren munduan ezagutu diren sortzaile eta ikurrak nabarmentzen dira. Bideoa Etchetcoy Anaiakek sortu du.
Zabaldu!