Apirilak 14 eta 15 Igorren ospatuko den Gazte Akelarrea jaialdiarekin hitzordu berezia daukagu, Ernaik eta Aitzinak antolatutakoa. Egitarau oparoa prestatu dute, honen baitan apirilak 15 Aneguria, Crudo Bilbao, Mad Muasel eta Gorka Suaia arituko dira Euskal Dub Etxearen sound systemekin batera.
Ez galdu aukera!
Info gehiago: gazteakelarrea.info