Gorka Suaiak “Piztu Mixtape” azken lanean Iñigo Cabacasi eskaini zion reggae-dub omenaldiaren bideoa aurkeztu du, Tiro Pun Ekoizpenak-ekin elkarlanean. Gorka Suaiak 2016ko azaroan kaleratutako 22 abestiz osatutako “Piztu! Mixtape” (Taupaka Elkartea) diskoan, Iñigo Cabacasi omenaldia egiteko kantua aurkezten du: “Iñigo Cabacas gogoan dub” eta gaurkoan, abesti horren bideoklipa aurkezten digu sortzaileak.
Gorka Suaiak, proiektu ezberdinetan parte hartu eta gero (Kodigo Norte, Esne Beltza, Suaia eta Lahaine,…), bere bakarkako sorkuntzari bidea ematen dio, 2016ko azaroan bere abesti guztien erremixak disko bakar batean barnebilduz, Kimo Soundz-ek nahastutako 22 kantuz osatutako mixtape batean.
“Iñigo Cabacas gogoan dub”: 5.urteurrenean omenaldia irudietan.
Data sinboliko eta berezi honekin bat egiteko asmoz, Gorka Suaiak Piztu! Mixtape azken lanean Iñigori eskaini zion reggae-dub omenaldiaren bideoa argitaratu du, Tiro Pun Ekoizpenak-ekin elkarlanean.
Igandean Iñigo Cabacasen erailketaren bostgarren urteurrena beteko da, bost urtez justizia eske, bost urte luze inpunitate eta ahanzturaren aurka borrokan.