PIZTU! MIXTAPE KALEAN DA!

gorkasuaiaetakimosounds_piztu-albiste-goiburua1-590x200

Azkenean hemen daukagu Piztu! mixtape lana, Gorka Suaiak eta Kimo Soundzek elkarrekin egin dutena. Azaroaren 15ean argitaratu dute lan luze hau, Euskal Herriko reggae eszenari aire freskoa ekarri diona.

Gorka eta kimoren azken urteetako ibilbidearen lapurpen ezinhobea da, hainbat estilo desberdin (dancehall, dub, jungle…) elkartuz, eta kanta argitaragabeak, berriak zein erremixak batuz, edukiaren izaera kontrainformatiboa biziki zainduz. Beti bezala, Taupakak argitaratu du lan hau ere, kultura askea eredua zabaldu nahi duen euskal sortzaileon elkartea.

Laga estudioan grabatu dute Piztu! eta nahasketa eta masterizazioaz Ibon Larruzea arduratu da Euridian. Hainbat kolaborazio ditu lan honek gainera, hala nola, Glaukoma taldeko Juantxo Arakama Itota kantuan, Endika Lahaine Autosuntsiketa dubstep apokaliptikoan, Nizuri Tazuneri taldeko Fani eta Norzzone Egun Bat Gehiago kantuan, Jon Elizalde & Rude Horns Subgrabe Artean abestian… Gonbidatuen atala osatzeko, Gorkaren Iñigo anaia daukagu, Denok kantuan gitarra akustikoa jotzen, Kodigo Norte taldeko Markes Geurean Tinko abestian, Kalenek produzitutakoa, eta Patrol Destroyers Hotza abestian, mixtape honetarako berreskuratu duena.

Zalantzarik gabe, kontzientziak pizteko asmoa duen lana da hau. Itzartu eta gizarte honen norabidearen inguruan hausnartzera animatzen gaituena, erreboltak pizteko, dantza subertsiboan ari garen bitartean. Nahitaezkoa da borrokara lotzea!