MATTHEW MCNUFF ABESLARIARI OMENALDIA GORKA SUAIAREN AURRERAPEN KANTA BERRIAN

Gutxi falta da Gorka Suaiaren Piztu! Mixtapea argitaratzeko, azaroak 15 hain zuzen ere. Bien bitartean “Be Careful” aurrerapen berriaz goza dezakegu, Gorkak Matthew McNuff abeslari jamaikarrari eskainitako omenaldi abestia. Erremixaren produkzioa Askapen Sound izengoitiarekin sinatzen du Gorkak, eta bitxikeri moduan, apaituko dugu ahots melodia berak erabili dituela.
Bere taldekidea den KimoSoundzek Be Careful erakutsi zionean Gorka berehala maitemindu zen abestiarekin. Eta Matthewen historiak (25 urte zituela hil zuten), gorazarre erremixa hau egitera eraman zuen.
Gorkak dioen bezala, “Matthewen hitzak bizirik, zutik”, Be careful bezalako askatasun kanta gehiago behar ditugulako.
Deskargatzeko: