Ama Rebel Euskal Herriko reggae banda berria da. 2016an sortua, eta Bizkaiko oihanean kokatuta, euskal eszenan sarri aritzen diren zazpi reggaelariz osatuta dago:
Mikroan: Gorka Suaia
Baxuan: Joseba Urruela “Urru”
Gitarran: Teje
Teklatuetan: Gorkinha
Teklatu eta sinteetan: Txals
Efektu eta sanplerretan: Markel Andia
Baterian: Ion Arenas
Hainbat reggae talde ezberdinetan hartu dute parte: Kodigo Norte, Esne Beltza, Potato, Lone Ark, Early Reflections, Gobeo Bay, Thunder Clap Sound System…
Oraingo honetan Ama Rebel tadea sortzeko batu egin dira.
Ama Rebel ez da estilo bakar batera mugatzen, ezta entretenimendura ere; reggae dancehall, roots, rub-a-dub…mezuaren mesedetan, reggaeren sustrai aldarrikatzaileak bizirik mantenduz, ikur errebelde eta euskalduna gogor astinduz.
Horretarako, eta Gorka Suaiaren Piztu! Mixtapeko errepertoriotik abiatuta, zuzeneko indartsu, dantzagarri eta anitza eskainiko digu, laster kaleratuko duen EP diskako kanta batzuekin osatuta ere.
Ama Rebel, soul rebel!