TAUPAKA ELKARTEA

Taupaka

Gorka Suaia Taupaka elkarteko kidea da.

ZER DA TAUPAKA?

Euskal  Sorkuntzaren  sustapenerako  kultur  elkartea  da  Taupaka.  Disziplina  artistiko  orotako  sortzaileak  hartzen gaitu  bere  barne.  Sorkuntza  lanak  sortzen  dituztenei,  lanak  sortu,  argitaratu  eta  zabaltzeko  baliabideak errazteko  egitasmo  autogestionatua  da.

TAUPAKAREN  IZAERA ETA HELBURUAK

—->  Gu  Geuk  Egin…  Autogestioa!

Errekurtsoak  komunean  jarriz  eta  elkarri  lagunduz,  gure  sorkuntza  lanei  dagokien  ahalik  eta  esparru  gehienen kudeaketa  guk  egitea  da  xedea.

—->  Izaera  /  Definizioa
• Euskal  Herriko proiektua.
• Euskalduna:  Euskal  kultura  eta  euskal  sorkuntza  bultzatuko du.
• Emakumeen papera  sorkuntza  munduan bultzatuko da.
• Copyleft-aren aldeko apustua  egiten du.
• Autogestionatutako proiektua  eta  autogestioaren aldekoa.
• Ez da  enpresa  bat, kultur elkarte  bat  baizik.
• Sorkuntzaren munduko beste  eragileekin erlazio zuzena  edukiko du.

—->  Helburuak
• Sorkuntza  guztien zabalpena  eta  ekoizpena  egitea.
• Sormenaren balore  soziala  indartzea.
• Laguntza  kolektiboa  indartzea.
• Sortzaile  alternatiboen kolektiboa  indartzea.
• Euskarazko sorkuntza  indartzea.
• Euskal  herrian egindako sorkuntza  alternatiboa  indartzea.
• Ekoizpen alternatibo eta  komunitarioak bultzatzea.
• Guzti  horri  lotuta  dagoen ekimenak bultzatzea.
• Errekurtsoak komunean jarriz, lana  erraztea.
• Kultur mugimenduan eragitea

Advertisements

AKA Askapen Sound

%d bloggers like this: