PROIEKTUAK

 

GORKA SUAIA

Taldekideak: Gorka Suaia (ahotsa) eta Markel (dj).

Gorka Suaiaren formatu klasikoa da hau, non hip hop, reggae-dancehall edota raggajungle estilo dantzagarriak diren nagusi,   borroka eta aldarrikapena alde batera utzi gabe.

Piztu! Mixtapea zuzenekoaren laburpen ezinhobea da.

SUAIA ETA AMA REBEL

20294084_2006013372953588_4041659556442681662_n

Ama Rebel Euskal Herriko reggae banda berria da. 2017an sortua, euskal eszenan sarri aritzen diren zazpi reggaelariz osatuta dago:
Mikroan: Gorka Suaia
Baxuan: Joseba Urruela “Urru”
Gitarran: Teje
Teklatuetan: Gorkinha
Teklatu eta sinteetan: Txals
Efektu eta sanplerretan: Markel Andia
Baterian: Ion Arenas


Hainbat reggae talde ezberdinetan hartu dute parte: Kodigo Norte, Esne Beltza, Potato, Lone Ark, Early Reflections, Gobeo Bay, Thunder Clap Sound System…

Kontratazioa zabalik: 2018ko udaberria

SUAIA ETA LAHAINE

slide-590x200

Taldekideak: Endika Lahaine (ahotsa), Gorka Suaia (ahotsa eta produkzioa).

Beste proiektuetan burubelarri aritu ostean, Gorka Suaia (Askapen Sound Sistema, Esne Beltza, Kodigo Norte) eta Endika Lahaine (121krew, Bunpada Sound) beraien ideiak, gurak, beldurrak, eta indarrak batu diztuzte amankomunean eraiki duten proiektu honetan. Baituta bizi den herrian, langileen duintasuna mespretxatzen den egunotan, neoliberalismoak nahi duen erara jokatzen duen gizartean, Suaia eta Lahaineren mezua inoiz baino beharrezkoa da.

Indartsu eta konprometitua da euren zuzenekoa, hip hop ilunetik reggae dancehall, dubstep edota raggajungle dantzagarrienera.

2015ean Herrima izeneko EP diskoa argitaratu zuten.

ASKAPEN SOUND

askapen-sound-logo

Gorka Suaiak produkzio musikala arloan  erabiltzen duen izengoitia.

Kontzertu formatuan, zuzeneko dub nahasketa da bere espezialitatea, eta Gorkaren ahotsaz gain, gonbidatuak izaten ditu mikroan.

Advertisements

AKA Askapen Sound

%d bloggers like this: