SUAIA ETA LAHAINEK “ULERTARAZI” KANTAREN BERTSIO AKUSTIKOAREN BIDEOA AURKEZTEN DUTE

Hiru hilabete pasa dira Herrima diskoa kaleratu zutenetik, orain aurkezpen biran murgilduta daudelarik, bideo hau aurkezteko atsedena hartu du bikoteak.

Zuzenean grabatutako bertsio akustiko hau bi pertsonari esker posible izan da: Gaizka Peñafiel, grabazioaz eta edizioaz arduratu dena, eta Gorka Suaiaren anaia, Iñigo, bere gitarrarekin bertsio honi kutsu berri bat eskeiniz. Bideoa Lezamako baserri abandonatu batean grabatua izan da.

Aukeratu duten kanta, “Ulertarazi”, Gorka Suaiaren Askapen Sound Sistema proiektuaren Mundua Salgai izeneko diskoan argitaratu zen. Kanta honetan, Suaia eta Lahainek, harreman pertsonaletan ematen den ukazioaz eta tratu txarraz mintzo dira, Euskal herriak estatu frantses eta espainolarengandik jasotzen duena.

Gogora ezazu Herrima eta Mundua Salgai Taupaka elkarteko webgunean doan deskarga ditzakezula.

http://www.taupaka.com

Suaia eta Lahaineren Barakaldoko San Bizente auzoan emandako kontzertuaren irudiekin bideoklip berria

Captura-de-pantalla-2015-02-26-a-las-1.29.11-590x200

Urtarrilaren 17an Barakaldoko San Bizente auzoko jaietan emandako kontzertuaren irudiekin, Suaia eta Lahaine bikoteak “Adoktrinatuak” kantuaren bideoklipa kaleratu du, “Herrima” diskoko bigarren bideo lana.

“Kanttuenea Ekintzak” egitasmoko kideak arduratu dira irudien grabaketa eta bideokliparen muntaiaz.

Hemen duzue “Adoktrinatuak” kantaren zuzeneko bideoklipa! Goza ezazue!!!

 

#RaggamuffinKamarada