DISKO BERRIA KALEAN DA!!
Suaia 11 abestiz osatutako Su Eman ala Hartu albumarekin bueltan da. Bertan, hip-hopa eta reggaea dira nagusi, baina rap-rock, funky-rap edo trap estiloetarako ere tartea badago.
Diskoa plataforma digitaletan entzun dezakezu dagoeneko, Bandcampen deskargatu eta DDT Banaketaken, Bilboko dendan bertan edo posta bidez, CD formatuan + fanzine berezia eskuratu.
Zuzeneko formatuari dagokionez, Komadü teklatu eta saxoan (Suaia eta Ama Rebel, Bubblin ‘Sound), Ander “Teje” gitarran (Suaia eta Ama Rebel, Cherry Boppers) eta Xixo Yantani baterian (Cherry Boppers, The Pushermen) izango dira oholtzan Suaiarekin batera.
Kontratazioa zabalik!!