GORKA SUAIAK ERDI BANA BIDEOKLIPA AURKEZTU DU JUANTXO ARAKAMAREKIN BATERA

 

Gorka Suaia eta Juantxo Arakamak, Glaukomako abeslariak, Erdi Bana abestiaren bideoklipa egin dute. Itota (Taupaka Elkartea, 2015) abestiaren bideoklipean egin zuten lan elkarrekin lehen aldiz eta arrakastatsua izan zen, orain dantzalekuetara zuzendutako abesti batekin bueltatu dira. Dancehall erritmoa du oinarritzat eta Gorkak berak egin du Askapen Sound izenpean.

Single hau Gorka Suaia eta Kimo Soundzek elkarrekin egindako “Piztu! Mixtape” lanekoa da eta honen riddim instrumentalarekin batera argitaratu da

Gorka Suaia eta Kimo Soundzen “Piztu! Mixtape” (Taupaka Elkartea, 2016) laneko abesti bat da singlea erdibanaeta bertsolaritza gogorarazten duen abestia da, abeslariak txandakatu egiten baitira lehenengoak ezartzen duen errima eta doinua mantenduz.

Etchecoy izan da bideoa zuzendu eta grabatu duena, nahasketa eta masterizazioa aldiz, Ibon Larruzeak egin ditu Euridian.

Kultura askearen filosofia

Abestia bere riddim instrumentalarekin batera dator, Taupaka Elkarteak zabaldu nahi duen kultura askearen filosofia jarraituz, Gorka Suaia parte den elkartea. Generoaren edozein jarraitzailek erabili dezake, askatasun osoz, baita publikatu ere, baina Creative Commons lizentziapean.

GORKA SUAIAK “ADOKTRINATUAK” SINGLE BERRIAREN BIDEOKLIPA KALERATU DU

Dub bertsioarekin batera argitaratu da bideoklipeko protagonista den abestia eta zazpi pulgadatako reggae biniloen antzera dator, baina bertsio digitalean. Historia luze baten ondorioa dugu Adoktrinatuak abestia. Izan ere, 2015ean argitaratu zen hip hop-dubstep bertsioan Suaia eta Lahaine bikotearen Herrima albumean, eta 2016an Kimo Soundz dj-arekin batera izan zen nahastua Piztu! Mixtape-n. Orain single formatuan dator Gorkak eginda, produktore lanak egiteko erabiltzen duen Askapen Sound ezizenpean.

Frekuentzia pisutsuzko erritmo ilun eta hipnotikoak dira, sound systemak dardarka jarriko dituztenak. “Hip hop eta reggae ingurugiroetan, ohikoa da abesti zaharrak erabiltzea erritmo berrietara moldatzeko, askotan zuzenekoen magiaren ondorioa izaten da, dj-en festetan eta freestyle-an gertatzen den moduan”, azaltzen du Gorkak.

Dub bertsioarekin batera dator singlea, Gorkak berak Euridia Estudio-n eginda. Artwork-a Markel Andiaren eskutik dator.

“Babylon sistema”-ra zuzen tirokatzen duen mezua

Adoktrinatuak kantuak mezu zuzen bat transmititzen du, “kartoizko oheak, plastikozko loreak” edota “men egiteko programatuak” bezalako esaldiek adierazten dute Gorkak bere ingurua nola aztertzen duen. “Ideologia bakarraren agintean bizi gara. Hezkuntza sistemak esklabu kontsumistak sortzen ditu sistemaren makina ez gelditzeko”, azaltzen du Gorka Suaiak.

Ibon Larruzea soinu ingeniaria izan da nahasketa eta masterizazioaz arduratu dena Euridia estudioan, bideoklipa, ordea, Bilboko erdigunean eta Errekaleorren izan da grabatua besteak beste, TiroPun Ekoizpenak-en lanari esker.

Taupakaren webgunean eta Gorka Suaiaren Soundcloud orrian deskargai.

GORKA SUAIAK IÑIGO CABACASEN ERAILKETAREN URTEURRENERAKO EGINDAKO DUB OMENALDIA IRUDIETAN: “IÑIGO CABACAS GOGOAN DUB”

C8zNqy5XYAUYRpq

Gorka Suaiak “Piztu Mixtape” azken lanean Iñigo Cabacasi eskaini zion reggae-dub omenaldiaren bideoa aurkeztu du, Tiro Pun Ekoizpenak-ekin elkarlanean. Gorka Suaiak 2016ko azaroan kaleratutako 22 abestiz osatutako “Piztu! Mixtape” (Taupaka Elkartea) diskoan, Iñigo Cabacasi omenaldia egiteko kantua aurkezten du: “Iñigo Cabacas gogoan dub” eta gaurkoan, abesti horren bideoklipa aurkezten digu sortzaileak.

Gorka Suaiak, proiektu ezberdinetan parte hartu eta gero (Kodigo Norte, Esne Beltza, Suaia eta Lahaine,…), bere bakarkako sorkuntzari bidea ematen dio, 2016ko azaroan bere abesti guztien erremixak disko bakar batean barnebilduz, Kimo Soundz-ek nahastutako 22 kantuz osatutako mixtape batean.

“Iñigo Cabacas gogoan dub”: 5.urteurrenean omenaldia irudietan.

Data sinboliko eta berezi honekin bat egiteko asmoz, Gorka Suaiak Piztu! Mixtape azken lanean Iñigori eskaini zion reggae-dub omenaldiaren bideoa argitaratu du, Tiro Pun Ekoizpenak-ekin elkarlanean.

Igandean Iñigo Cabacasen erailketaren bostgarren urteurrena beteko da, bost urtez justizia eske, bost urte luze inpunitate eta ahanzturaren aurka borrokan.

Akerjenbe Sound Sistema eta lagunak, Gorka Suaia Etxarri gaztetxearen aldeko elkartasun jaian

c5oapguxaaqfbkl-jpg-large

Hurrengo larunbatean, martxoak 4,  Etxarri gaztetxearen aldeko elkartasun eguna ospatuko da 7 Katu gaztetxean. Egitarau zabala prestatu dute Etxarriko lagunek: bertso bazkaria, mahai ingurua, kalejira eta kontzertuak.

Oholtza gainean, 9etatik aurrera,  Akerjenbe Sound Sistema eta lagunak, Ziribulio Sound eta Orbanak izango dira. Akerjenberekin batera Gorka Suaia mikroan izango da besteak beste.

Bildutako dirua auziaren gastuei aurre egiteko izango da. Anima zaitez, eta zatoz 7 Katura!

 

 

#alFREEdo , OTSAILAK 11 ELKARTASUN EGUNA AMURRION

Otsailak 11 Amurrion, ErreHarriarekin ospatuko den elkartasun egunean Kimo Soundz arituko da Endika Lahaine eta Gorka Suaiarekin batera, #alFREEdoren epaiketarako sostengua biltzeko asmoz, estatu espainolaren eskubide urraketak salatu, eta adierazpen askatasuna aldarrikatzeko.

Goizetik hasita, trikipoteoa, indabak, argazki masiboa eta manifa, kontzertuak, Izatefaltsua Metal band, Gorka Suaia, Endika Lahaine, eta sorpresaren bat gehiago… Egun ederra izango da, elkartasunetik hazia, zatoz zu bebai!

ErreHarria LIBRE, txiolariak LIBRE!!

Info gehiago:

alfreedo.info

otsailak11tx-1200x1675

AKA Askapen Sound