SUAIAK “BIZI ETA IKASTEN” ABESTIA ARGITARATU DU KALEN PRODUKTOREAREKIN BATERA

Suaiak, Gasteizko reggae sortzaileak, Ama Rebel bandarekin batera “Raggamuffin Kamarada” lana aurkeztu zuenetik, bere lehenengo singlearekin dator bideoklip baten laguntzaz: “BIZI ETA IKASTEN”.

2018.urte bukaeran aurkeztu zuen Suaia eta Ama Rebel taldeak “Raggamuffin Kamarada” lana eta ordutik, Suaiak bere lehenengo singlea aurkeztu berri du gaur: “Bizi eta ikasten” bideoklip baten laguntzaz aurkezten duena eta sortzaileak esan duenez, ez da urte honetako bakarra izango, beste batzuk martxan daude.

Gaurkoan, sortzaileak bere bakarkako lana ez duela alboratu argi utzi digu. “Bizi eta ikasten” abestiak, historia aldatu duten egoera ezberdinen inguruan hitz egiten du, nola pertsonek ere haien historia aldatu dezaketen, bakoitzaren helmugaren jabea izatearen ideia. Irrikatzen dugun askatasun portura heltzeko behar den itxaropena eta borroka.

Abestia, Bartzelonan bizi den Gasteizko produktoreak, Kalen, sortu du. Suaia ez da Kalenekin egiten duen lehenengo elkarlana, Markes iraizoz-ekin batera ateratako “Arnasa” maxiaren “Gurean tinko” abestia ere produzitu zuen.

Bideoa Bilboko Zirika gunean eta Billano Lurmuturrean grabatu da eta Tiro Pun ekoizpenak egin du. Abestiaren grabazioa Laga estudioan izan da eta nahasketaz eta masterizazioaz Ibon Larruzea arduratu da Euridia estudioan.

Raggamuffin Kamarada LP/CD formatuan eskura ezazu!

Hauek dira Raggamuffin Kamarada CD/LP formatuan (5/10 euro) eskuratzeko aukerak:

  • Idatzi suaiaetaamarebel@gmail.com helbidera eta etxean jasoko duzu (+bidalketa gastuak)
  • Gure kontzertuetan
  • Durangoko azokan, Taupaka elkarteko standean
  • Bilboko Herri Dendan, abenduaren 17tik urtarrilaren 5era. Zirika herri gunea
  • DDT Banaketak, Bilbo
  • Power Records, Bilbo
  • Katakrak, Iruñea
  • Hala Bedi Taberna, Gasteiz
  • Discolaser, Gasteiz

Laster salmenta puntu gehiago!

SUAIA ETA AMA REBEL TALDEAK BERE LEHENENGO LANA AURKEZTEN DU “RAGGAMUFFIN KAMARADA”


Lan berri honetan, taldeak reggaeren sustraietara bideratu da, Gorka Suaiak konposatutako kantak grabaketa batean islatuz. Suaia eta Ama Rebel taldea ez da soilik reggae-ra mugatzen, hainbat estilo jorratzen baititu: dancehall, roots, rub-a-dub,… Taldeak sortzen dituen estilo ezberdinen bitartez, jendartean baztertze prozesuan dauden pertsonen alde eskeini nahi dituzte mezuak, reggaeren sustrai aldarrikatzaileak mantenduz eta ikur errebelde eta euskalduna astinduz.

Horretarako, A-Lone Ark Muzik Studioko Roberto Sanchez ekoizlearen ezinbesteko parte hartzea izan du, reggae klasikoaren antzera, ederto uztartuz Gorka Suaiaren mezu zuzenak eta aldarrikapen politiko konprometituak, A-Lone Arken ekoizpenetan, ohiko den roots estilo dotore eta melodikoarekin.

Grabazioan hainbat kolaborazio izan ditu taldeak, hala nola, Nadia Paz eta Monika Boneco, saxoan Saioa Jorrín eta Roberto Sanchez bera perkusio eta teklatu batzuetan. Lan hau sei kanta borobil eta atsegin eta lau dub bertsioaz osatuta dago.

Sound Systemetan propioa den dantza hipnotikorako dubak, A-Lone Arken ukitu eta soinu bereziarekin entzun daiteke. Lurretik urruntzeko, nork bere unibertsoan bidaiatzeko erritmoak. Eta musika itzela bada, Ribo diseinatzailearen lana ez da gutxiagorako. Horregatik, diseinua bere ederrean erakusteko, diskoa binilo formatuan ere aterako du.

RAGGAMUFFIN KAMARADA”, SUAIA ETA AMA REBEL TALDEAREN SINGLE BERRIA

Suaia eta Ama rebel taldeak azaroaren 27an kaleratuko du bere lehenengo lana. Gaur, diskoari izena ematen dion kanta eta bideoklipa aurkezten du taldeak: “Raggamuffin Kamarada”.

2017.urtean zehar, Suaia eta Ama Rebel taldea hurrengo azaroaren 27an argitaratuko duen lehenengo sorkuntzan ibili da lanean eta grabaketa A-Lone Ark estudioan Roberto Sanchezen gidaritzapean burutu du. Sustraidun reggae disko berri hau sei abesti eta lau dub bertsioaz osatuta dago.

Gaur, lanari izena ematen dion abestia eta bideoklipa aurkezten du taldeak: “Raggamuffin Kamarada”. Abesti eta bideoklip honetan, Raggamuffin Kamarada dugu protagonista moduan, Ama Rebel mugimenduaren liderra dena, uztailaren 26ko eta askatasun nazionalaren aldeko gerrilla latinoamerikarren eragina duena. Kantan zehar, lurra eta askatasunaren defentsa egiten dute “hauxe da zure iraultza, ametsak gurekin dantzan, argi dugu norantza, dena aldatuko duen ekaitza”.

Bideoklipa, lyric bideo moduan aurkeztu du taldeak, eta reggae-ren munduan ezagutu diren sortzaile eta ikurrak nabarmentzen dira. Bideoa Etchetcoy Anaiakek sortu du.
Zabaldu!

Suaiak `Piztu Bilbo Itzali MTV´ kanpainaren aldeko kantuan parte hartu du

Suaia eta Ama Rebel taldeko kide batzuk Piztu Bilbo Itzali MTV abestian hartu dute parte. Suaia ahotsetan, Teje kitarran eta Markel Etchecoy bideoklipan. Globalizazio kapitalista eta sexismoaren ikur den MTVren kultur eredua salatu nahi izan dute, baita erakusleiho-hiri bihurtu den Bilbo hau ere.

Mikroan kolaboratzaileen zerrenda luzea da: Ziztada, Aiala, Zoroen Kluba, Salda Dago, Gatom, Komando Braga, Raperu eta Akerjenbe. Abestia Carlos Thunder Clapek produzitu du eta Ibon Larruzea masterizazioaz arduratu da Euridia estudioan

Itzali MTV eta atera kalera!!